Maria Laguntzailearen mezak egingo dituzte datozen egunetan Floreagako elizan

Andoni Elduaien 2021ko mai. 19a, 15:00

Mezak izango dira ostiralean, larunbatean eta astelehenean Floreagako elizan. Datorren asteleheneko elizkizunaren ondoren, gainera, zozketak egingo dituztela iragarri dute.

Maiatzaren 24an, astelehenean, Floreagako salestar komunitatean Maria Laguntzailearen festa ospatuko dute. Datorren ostiralean, larunbatean eta astelehenean bertan zenbait meza egingo dituzte Floreagako elizan bertan. 18:45ean, arrosarioa errezatuko dute eta 19:00etan meza egingo dute.

Asteleheneko mezaren ondoren, gainera, Ama Birjinaren debozioko irudiak, estatua txikiak eta bestelako zenbait gauza zozkatuko dituztela jakinarazi dute Floreagako elizako arduradunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide