Elikaduraz, COVID-19az eta emozioez aritu da Intza Sudupe nutrizionista Elkargunean

Maialen Etxaniz 2021ko mai. 19a, 08:30
Sudupek Elkargunean eskaini zuen solasaldia atzo. (Azkoitiko Udala)

Nutrizionista azkoitiarrak elikadura osasuntsu eta orekatuak buruko osasunean eta fisikoan dituen onurez hitz egin zuen, besteak beste, atzo Elkargunean eskainitako hitzaldian.

Intza Sudupe nutrizionistak Elikadura, COVID-19a eta emozioak jzeneko hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, arratsaldean Elkargunean. Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatu zuten saioa, eta hainbat lagun bertaratu zen Suduperen azalpenak entzutera. Nutrizionista azkoitiarrak hizpide izan zituen, besteak beste, elikadura osasuntsu eta orekatuak buruko osasunean eta fisikoan dituen onurak, pandemia garaian elikadurak duen eragina eta garrantzia nahiz elikaduraren eta emozioen arteko erlazioa.

Irakurri atzoko solasaldiaren harira Maxixatzen.eus-ek Intza Sudupe nutrizionistari eginako elkarrizketa lotura honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide