Naizen elkarteari laguntzeko azoka solidarioa antolatu dute Abarketatxok eta Artxamendik

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 18a, 16:17
Ludotekako haurrak, azokan. (Abarketatxo)

Elkargunean jarri dute eta ostegunera arte martxan egongo da, egunero 17:00etatik 19:00etara. Umeek egindako eskulanak eta adin txikiko transexualen familien elkartearen materiala daude salgai azokan.

Naizen elkartearen aldeko azoka solidarioa ireki zuten atzo, LGTBI fobiaren aurkako Nazioartelo Egunean, Elkargunean; Abarketatxo ludotekak eta Artxamendi topalekuak antolatu dute azoka, elkarlanean. Hego Euskal Herriko adin txikiko transexualen familien elkartea da Naizen, eta transexualitatearen inguruan laguntza eta heziketa eskaintzen ditu. Azkoitiko azoka, berriz, Abarketatxo ludotekak praktika onen arloan lantzen duen Enea Zurea proiektuaren barruan antolatu dute, udalak jakinarazi duenez.

Ostegunera bitartean, egunero 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita azoka solidarioa. Umeek egindako eskulanak eta Naizen elkartearen hainbat material jarri dituzte salgai bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide