Lau azkoitiar Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako txapeldun

Julene Frantzesena 2021ko mai. 18a, 13:04
Zumaiako jubenil mutilen taldea Gipuzkoako txapelketa irabazi berritan. (Utzitako argazkia)

Zumaiako Telmo Deun elkarteak Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi berri du asteburuan, eta hango kideak dira Manex Unanue, Manex Azpillaga, Urko Unanue eta Jon Santizo. Getarian jokatu zuten finala, eta nagusitutasunez irabazi zuen lehia Zumaiak.

Azkoitian ez da arraunean aritzeko aukerarik, baina asko dira Azkoititik kostaldeko herrietara kirol hori egitera joaten diren herritarrak. Zumaiako jubenil taldean aritzen dira horietako batzuk, zehazki lau azkoitiar aritzen dira talde horretan, eta ez dira lan makala egiten ari denboraldi honetan. Izan ere, Manex Unanue, Manex Azpillaga, Urko Unanue eta Jon Santizo kide diren Zumaiako jubenilen taldeak Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi berri du asteburuan.

Getarian jokatu zituzten finalak igandean, eta jubenil mailako gizonen Zumaiako ontziak irabazi zuen lehia, nagusitasunez. Izan ere, bigarren sailkatu zen San Juani hogei segundoko aldea atera zion Telmo Deuneko taldeak. Zehazki, 16:21,92 denbora behar izan zuen estropada gauzatzeko Zumaiako trainerillak, eta 16:42,10 San Juanekoak. Hibaika izan zen hirugarren, 19:16,62 denborarekin.

Asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Zumaiako jubenil taldeko arraunlariek, Legution (Araba).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide