Eduki babestua

Bigarren eskuko arropa denda berria ireki dute Azpeitian

Maxixatzen.eus 2021ko mai. 18a, 19:00

Arropa denda Elkar-ekinek Soreasu eraikinean duen gunean kokatuta dago, eta astelehenetik larunbatera zabalduko dute.

Bigarren eskuko arropa denda berria zabaldu dute Azpeitian. Elkar-ekinek irekitako gunean herritarren artean bildutako arropa txukundu, ordenatu eta berriz herritarren esku uzten dute: adin eta gustu ezberdineko pertsonentzat, oso modu eskuragarrian.

Arropa denda Elkar-ekinek Azpeitiko Soreasu eraikinean duen gunean kokatuta dago eta honako ordutegia du:

Astelehenetan: 16:30etik 19:30etara.

Asteartetik ostiralera: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era.

Larunbatetan: 10:30etik 13:30era.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide