Maiatzaren 27ko Ttipi Ttapa ibilaldi osasungarrirako izen-ematea, zabalik

Andoni Elduaien 2021ko mai. 18a, 10:50

Hurrengo ostegunean egingo dute hirugarren eta azken ibilaldia adin nagusiko herritarrek. Izen ematea zabalik dago datorren astelehenera bitartean.

Ttipi Ttapa programaren baitan uda aurretik antolatu diren hiru saioetatik azkena egingo dute hurrengo ostegunean, maiatzak 27. Herritarren erantzuna ikusteko esperientzia pilotu gisa antolatu dituzte ibilaldiak, eta udalak azaldu duenez, asmoa da "irailean berriro" ibilaldiekin hastea. Hilaren 27an parte hartzeko izen-ematea zabalik dago datorren astelehenera arte.

Ibilaldian parte hartzeko izen ematea doakoa da, eta begiraleek lagunduta egingo dute ibilaldia, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek lagunduta, hain zuzen. Interesa duten pertsonek Plaza Ondo jubilatuen elkartean edota udaletxean –Herritarren Arreta Bulegoan– bertara joanda edo 943-08 00 80 telefonora deituta eman dezakete izena. Irteera Aizkibel liburutegi paretik abiatuko da hilaren 27an, 10:00etan. Partaideek bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute iraupenaren eta zailtasunaren arabera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide