Intza Sudupe nutrizionistak 'Elikadura, COVID-19a eta emozioak' hitzaldia emango du asteartean

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 13a, 08:59

Elikadura osasuntsu eta orekatuak osasun fisikoan eta mentalean dituen onurez hitz egingo du azkoitiarrak. Elkargunean izango da saioa, 19:00etan hasita.

Datorren asteartean, hilak 18, 'Elikadura, COVID-19a eta emozioak' hitzaldia emango du Intza Sudupe nutrizionista azkoitiarrak. Hain zuzen ere, elikadura osasuntsu eta orekatuak osasun fisikoan eta mentalean dituen onurak zeintzuk diren azalduko du. Azkoitia Lagunkoiak udalarekin elkarlanean antolatutako saioa Elkargunean izango da eta 19:00etan hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide