Bizenta Mogel kaleko lanak tarteko, bihartik aurrera Urbanue ez da geldituko Bizenta Mogel 5 geralekuan

Andoni Elduaien 2021ko mai. 11a, 16:35
Urbanue herri barruko autobusa.

Bihar 08:45etik aurrera, Bizenta Mogel kaleko autobus geralekuan ez da geldituko Urbanue autobusa.

Bizenta Mogel kalean egiten ari diren lanak direla eta, ikastetxeetako sarrera ordura egokitutako ordutegian geltoki bat ezeztatu beharra izan du Urbanue herri barruko autobusak. Bihartik –asteazkena– aurrera, eta lanak iraun bitartean, ikastetxeetako sarrera ordura egokitutako Urbanue zerbitzuan Bizenta Mogel 5 geltokia ezeztatuko da 08:45ean. Beraz, zerbitzua 08:49an Trenbidearen Zumardia 9 paretik hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide