Arte eta robotika udalekuak antolatu dituzte DBHko ikasleentzat

Nerea Uranga 2021ko mai. 11a, 10:31

DBH1etik DBH4 mailara arteko gaztetxoentzako arteko eta robotikako udalekuak antolatu dituzte Elkargunean uztailerako, Udaz Blai programaren barruan. Dagoeneko batean zein bestean izena emateko epea zabaldu dute.

Zubiaurre Elkarguneak eta Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak DBH1etik DBH4ra arteko gaztetxoentzako arteko eta robotikako udalekuak antolatu ditu, Udaz Blai programaren barruan. Dagoeneko, bi eskaintzetan izena emateko epea irekita dago. Izena gazteriazkoitia.eus webgunearen bidez eman daiteke.

Arte udalekuetan marrazketa, margoketa, collagea eta xilografia landuko dituzte uztailaren 5etik 23ra bitartean. Elkargunean izango dira udalekuak, 10:00etatik 12:00etara. Arte udalekuetako arduraduna Gorka Larrañaga artista azkoitiarra izango da. Udaleku hauetan izena emateko epea irekita dago eta horretarako aukera izango da maiatzaren 21era arte. 

Kodeka-robotikako udalekuak ere DBH1etik 4ra arteko gaztetxoei zuzendutakoak izango dira. Saioak uztailaren 12tik 16ra artean egingo dituzte, 09:30etik 13:30era artean, Elkargunean. Udaleku hauetan izena gazteriazkoitia.eus webgunean eman daitezke.

LH3tik LH6ra bitartekoentzako robotikako udalekuetan izena emateko epea ere zabaldu dute. Kasu honetan saioak uztailaren 5etik 9ra artean egingo dituzte, 09:30etik 13:00etara artean, Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide