'Ilargi guztiak' filma emango dute igandean eta astelehenean Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko mai. 12a, 08:15

Igandean, 19:00etan hasiko da euskal filmaren emanaldia, baina astelehenean 20:00etan izango da. Ohi bezala, astelehenea ikuslearen eguna izango da herriko antzokian.

Ilargi guztiak filma eskainiko dute datorren igandean eta astelehenean, Baztartxo antzokian. Igandean 19:00etan izango da filmaren emanaldia; astelehenean, ikuslearen egunean, ordea, 20:00etan. Ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango, larunbatean Irabazi antzezlana taularatuko baitu Jon Plazaola aktoreak.

Hona hemen asteburuan emango duten filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide