Euskal presoei keinu eginez, Kakuteko eta Samiñoko tontorrak hartu dituzte azkoitiarrek

Andoni Elduaien 2021ko mai. 8a, 13:30

Samiñora egindako irteeran jende ugarik parte hartu du. (Argazkiak: Azkoitiko Sare Herritarra)

Izan Bidea dinamikaren baitan, Euskal Herri osoko 650 tontorretara irteerak egin ditu gaur Sare Herritarrak. Azkoitian Kakuteko eta Samiñoko gailurretara igo dira herritarrak, eta argazkiak atera dituzte. 

Sare Herritarrak deituta, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen alde Euskal Herri osoko 650 mendi tontorretara igoerak egin dituzte gaur, zapatua. Azkoitian bi tontor hartu dituzte: Kakute eta Samiño. Ekimenarekin Sare Herritarrak Euskal Herriko biztanle kopurua kilometrotan egin nahi izan du, euskal presoen, iheslarien nahiz deportatuen etxerako bidea irudikatzeko.

Herritar ugarik egin du bat Azkoitiko Sare Herritarrak egindako deialdiarekin, eta bi tontorretara 09:30ean abiatu dira. Plazatik atera da Kakuteko gurutzera joan den taldea, eta Martirietako Epelde baserriko bidegurutzetik Samiñoko tontorrera abiatu diren lagunak. Behin tontorrera iritsita, argazkiak atera dituzte ekimenean parte hartu duten guztiek.

Joan zen urteko urrian zen Sare 650 tontorretara igoerak egitekoa, baina eguraldi txarra medio, atzeratu egin behar izan zuten data. Izan Bidea egitasmoaren barruan prestatu du Sarek gaur egin duen tontorren egitasmoa.

Kakuten, gurutzearen azpian atera dute argazkia parte hartzaileek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide