'Irabazi' antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko

Andoni Elduaien 2021ko mai. 6a, 09:13

Hilaren 15ean, igandea, izango da obra, 19:00etan hasita, eta dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak Entradium plataforman eta Azkoitiko Udalaren agendako atalean.

Txalo Produkzioak ekoiztetxearen Irabazi antzezlana ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko. Jon Plazaola aktorea da antzezlaneko protagonista nagusia, eta sekula ezer irabazi ez duen Felixen paperean murgilduko da.

Entradium plataforman edo Azkoitiko Udalaren webguneko agendako loturan eskuratu daitezke ikuskizunerako sarrerak, 8 euroan. Maiatzaren 15ean, larunbata, 19:00etan izango da antzerkia, Baztartxo antzokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide