2022ko irailaren 6a jaieguna izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Julene Frantzesena 2021ko mai. 4a, 13:05
Juan Sebastian Elkanoren Getariako estatua.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2022. urterako lan egutegia. Abenduaren 25a igandea egokituko denez, irailaren 6a jaiegun izendatu dute. Elkano Eguna izango da, Juan Sebastian Elkano munduari bira eman eta Sanlucar de Barramedara iritsi zela 500 urte beteko direlako egun horretan.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du 2022. urterako lan egutegia, eta aldaketa nabarmen bat izango da: abenduaren 25a igandea egokituko denez, irailaren 6a jaieguna izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Elkanoren Eguna gisa izendatu dute egun hori; izan ere, Juan Sebastian Elkano 1522ko irailaren 6an iritsi zen Sanlucar de Barramedara (Cadiz, Espainia) munduari bira emanda. Datorren urteko irailaren 6an 500 urte beteko dira ordutik.

2022an hainbat jaiegun izango dira, urtero legez: urtarrilaren 1a; apirilaren 14a, 15a eta 18a –Aste Santua eta Pazko Astea–; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; irailaren 6a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 6a zein 8a.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide