Anari Baztartxon arituko da maiatzaren 29an

Andoni Elduaien 2021ko mai. 4a, 11:17

Anari abeslari azkoitiarra.

Kontzerturako sarrerak maiatzaren 20an jarriko dituzte salgai Entradium plataforman eta udalaren agendan.

Anari abeslariak kontzertua eskainiko du maiatzaren 29an, larunbata, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Azkoitiko Udalak antolatutako emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da herriko antzokian.

Azkoitiko Udaleko Kultura sailak jakinarazi duenez, kontzerturako sarrerak maiatzaren 20an, osteguna, jarriko dituzte salgai Entradium plataformaren bitartez. Era berean, Azkoitiko Udalaren agendan jarriko duten loturatik ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, 12 euroren truke.