Jon Etxaniz nagusi, Gipuzkoako Lau eta Erdikoaren mendebaldeko finalean

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 1a, 09:32

Oteiza pilota elkarteko Jon Etxanizek irabazi du Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketaren mendebaldeko finala. Kadeteen lehen mailan lehiatu da azkoitiarra. Atzo Aretxabaletan jokatutako finalean, Azpeitiko Ilunpe elkarteko Beñat Ezama gainditu zuen Etxanizek, 22 eta 13.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide