Lankidetza hitzarmena sinatu dute Azkoitiko Udalak eta UKTk

Julene Frantzesena 2021ko api. 27a, 10:38
Uxua Ostolaza, Jon Aldanondo eta Javier Zubizarreta hitzarmena izenpetu dutenean. (Azkoitiko Udala)

Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak eta Jon Aldanondo UKTko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena. Akordioari esker, 45.150 euroko dirulaguntza jasoko du taldeak 2021ean.

Azkoitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta akordioari esker, 45.150 euroko dirulaguntza jasoko du taldeak 2021ean. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak eta Jon Aldanondo UKTko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena, eta han izan da Uxua Ostolaza taldeko kudeatzailea ere.

Dirulaguntzaren xedea da euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea komunikabideen bidez; hori dela eta, udaleko Euskara Sailak emango dio dirulaguntza UKTri. Urolako Komunikazio Taldea orain dela bi urte sortu zuten eskualdeko euskarazko hedabideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide