Asteazkenean ez dute nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikorik egingo

Aitziber Arzallus 2021ko api. 26a, 14:28

Etzi, asteazkena, hilak 28, Azkoitiko Ugarte industrialdean nekazaritzako ibilgailuei azterketa teknikoa pasatzeko aukera izango zela iragarri zuten, baina udalak gaur jakinarazi duenez, hitzordua bertan behera utzi dute.

Etzi, hilak 28, Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) langileak Azkoitiko Ugarte industrialdera etortzekoak ziren nekazaritzako ibigailuei ikuskapenak egitera. Baina gaur udalak jakinarazi duenez, bertan behar utzi dute hitzordua, COVID-19ak eragindako arazoak tarteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide