Triggerren musikaz gozatuta, azken txanpan sartu dira Bebarruko Jardunek

Maialen Etxaniz 2021ko api. 25a, 09:43
Triggerrek Matadeixen eskainitako kontzertuko irudia. (Ainhoa Beristain - Beris Photography)

Azken txanpan sartu dira Matadeiko Udaberriko Bebarruko Jardunek. Atzo, hilak 24, musika instrumentuak nahiz musika izan ziren protagonistak. Goizean, Eñaut Zubizarreta musikariak igurtzen diren sokazko instrumentuen teknika berrien hastapen tailerra eskaini zuen Matadeixen. Arratsaldean, aldiz, Triggerren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten Matadeira bertaratutakoek. Eñaut Zubizarreta da Trigger, eta oholtza gainean fin aritu zen atzokoan, besteak beste, Poliedro Vol. 1 izeneko azken proiektua musikazaleekin partekatzen. 

Gaur eguerdian amaituko dira Udaberriko Bebarruko Jardunek Muskulo eta Tximista Beti Hor taldeen emanaldiekin. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide