MIN sarietarako hautagaietako bat da Bulego musika taldea

Andoni Elduaien 2021ko api. 24a, 08:30
Bulego musika taldeko kideak. (Argazkia: Bulego)

Musika independentearen MIN sarien hamahirugarren edizioa egingo dute aurten, eta bost sari irabazteko hautagaien artean da Azkoitiko musika taldea. Entzuleen botoak biltzen ari da antolakuntza orain, irabazleak nor diren erabakitzeko.

Azkoitiko Bulego musika taldea MIN sarietarako hautagaietako bat da. Aurten hamahirugarren aldiz banatuko dituzte musika independentearen sariak, eta Tomas Lizarazuk, Ruben Lizarraldek, Jontxu Apek, Itziar Beitiak eta Xabi Arrietak osatzen duten taldea finalerdietara sailkatzetik oso gertu da.

Hiru izendapen jaso ditu Azkoitiko musika taldeak. Hain zuzen ere, urteko abestia –Kantu bat abestiagatik–, Ilun dagoen arren diskorako Lizarazuk eta Eñaut Gaztañagak egindako musika ekoizpenagatik eta Kantu bat abestiaren bideoklipagatik.

Momentu honetan, antolakuntzak entzuleen botoak biltzeko denbora tartea zabaldu du, eta irekita egongo da maiatzaren 4ra bitartean. Ekainaren 16an banatuko dituzte sariak Burgosen (Gaztela eta Leon, Espainia) egingo duten ekitaldian.

Hemen klik eginda ikus daitezke Bulegoren izendapen guztiak. Botoa emateko, berriz, egin klik hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide