Iazko delitu ekintzen balantzea eta azterketa egiteko koordinazio bilera egin dute Ertzaintzak eta eskualdeko udalek

Andoni Elduaien 2021ko api. 21a, 13:27
Azkoitiko Udalean egindako bilerako irudi bat. (Argazkia: udala)

Internet bidezko iruzurrek gora egin dutela jakinarazi zuten Ertzaintzako buruzagiek Azkoitiko Udaleko bilkura aretoan egindako koordinazio bileran.

Joan den astean, Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek bilera egin zuten Urola Kosta eskualdeko herrietako ordezkariekin, Azkoitiko Udaleko bilkura aretoan. Azkoitiko Udalaren izenean Javier Zubizarreta alkateak parte hartu zuen bilkuran.

2020ko delitu ekintzen inguruko balantzea eta azterketa egiteko elkartu zen Tokiko Polizia Koordinaziorako Batzordea. Agenteek delituen eta krimenen estatistikak aurkeztu zituzten herrika, eta prebentzioarekin eta plangintzarekin lotutako gaiak jorratu zituzten. Azken urteetan delituak orokorrean jaitsi egin badira ere, iruzurrek, batez ere Internet bidezkoek, igoera esanguratsua izan dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide