Bebarruko Jardunek amaitzeko hainbat ekitaldi izango dira asteburuan Matadeixen

Anartz Izagirre 2021ko api. 21a, 12:40
Muskulo taldea. (Utzitakoa)

Zapatuan, igurzten diren sokazko instrumentuen teknika berrien hastapen tailerra izango da, eta, ondoren, Trigger taldearen kontzertua. Igandean, aldiz, Muskulo eta Tximista Beti Hor taldeak igoko dira Matadeiko agertokira. Ekitaldietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Matadeiko Udaberriko Bebarruko Jardunek asteburuan amaituko dira. Alde batetik, igurzten diren sokazko instrumentuen teknika berrien hastapen tailerra izango da zapatuan, hilak 24, eta hamar lagunek parte hartu ahal izango dute bertan; 10:30ean hasiko da tailerra. Egun berean, 17:30ean, Trigger taldearen kontzertua izango da. Poliedro Vol. 1 da Eñaut Zubizarreta musikariaren lan berria, eta, besteak beste, bertako hainbat abesti taularatuko ditu Matadeixen.

Igandean, berriz, Muskulo eta Tximista Beti Hor taldeen emanaldiak izango dira. 12:30ean hasiko dira kontzertuak, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita; zazpi euroko kostua izango du txartel bakoitzak.

Muskulo taldeak 2014an hasi zuen bere ibilbidea Dejaburen Arrastoak antzezlanerako sortutako Domino abestiarekin, eta 2017an lau kantuz osaturiko Lau proiektua plazaratu zuten. Gainera, kantu horietako bakoitzari bideoklip bat sortu zioten hainbat zinema zuzendarik. Azken urteetan, berriz, hainbat aretotan izan dira kontzertuak eskaintzen, eta 2020an Esan gabe doa diskoa kaleratu zuen taldeak.

Tximista Beti Hor taldea, berriz, Ander Fernandezek eta David Aguilarrek osatzen dute, eta konferentzia eszeniko bat eskaintzen dute taula gainean.

Hona hemen Muskulo taldearen Buches abestiaren bideoklipa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide