Zuzenean ikusi ahal izango da Juaristi ISB eta Bartzelona B-ren arteko partida, sarean

Anartz Izagirre 2021ko api. 18a, 08:45
Juaristi ISB taldeko jokalari batzuk, Elkargunean. (Iraurgi SB)

Urrezko LEB ligarako igoera faseko lehen norgehiagoka jokatuko du Azkoiti-Azpeitiko taldeak gaur, igandea, kiroldegian. Partida zuzenean ikusteko aukera izango da, sarean.

Egun garrantzisua izango da gaur, igandea, Juaristi ISB taldearentzat. Izan ere, Urrezko LEB ligarako igoera faseko lehen partida jokatuko dute etxeko mutilek kiroldegian, 18:00etatik aurrera, eta norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera izango da, honako lotura honetan.

Bartzelona B taldea izango du aurkari Juaristi ISB taldeak, eta joan-etorriko finala irabaziz gero, Urrezko LEB ligarako txartela eskuratuko dute; talde hori izango da, gainera, 2020-2021 denboraldiko Zilarrezko LEB ligako txapelduna. Bartzelona B-ren kontrako finala galduz gero, berriz, beste zazpi talderekin batera jokatuko dute igoera fasea.

Honako lotura honetan irakur daiteke igoera faseko partiden atarian Maxixatzenek Iñaki Jimenezi egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide