Bertsoa paperean

Gazteok pandemian

Haritz Alberdi 2021ko api. 24a, 08:30

Haritz Alberdi Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak apirileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Gazteok pandemian'.

Gaia: Gazteok pandemian

Doinua: Trumoia ortzi beltzean hoska

COVIDak urtebete inguru
pandemian itota gaude gu
Labiak hartutako neurriek
ez dute beti lagundu
polizia jazarpen, isunak
nonahi ikusi ditugu,
gazteok zenbat apuru,
kriminalizatu nahi gaituzte
baina errurik ez dugu.

Denon ardura da gogoeta,
zenbat kutsatu, zenbat hileta,
krisi ekonomiko handi bat
ezin mantendu oreka,
dena salbatu nahian Moderna,
Pfizer ta AstraZeneca,
altxa dezagun kopeta,
amesgaizto honen amaiera
iristear dago eta!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide