'Berrabiatze handia eta normaltasun berria' hitzaldia antolatu dute ostiralerako

Aitziber Arzallus 2021ko api. 14a, 09:00

Alfonso Longok emango du hitzaldia Elkaguneko Herriko Plaza aretoan, 18:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da eta edukiera mugatuta egongo da.

Berrabiatze handia eta normaltasun berria izenburupean, hitzaldia antolatu dute ostiralerako. Alfonso Longo industria ingeniaritzan doktore eta enpresen administrazioan aditua izango da hizlaria, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, "hemendik aurrera gure eguneroko bizitzaren diseinua zein izango den eta aldaketa sozioekonomiko eta psikosozialen prozesuak" aztertuko dituzte saioan.

Hitzaldia Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta sarrera doakoa izango da. COVID-19a zabaltzea saihesteko neurriak direla eta, aretoaren edukiera mugatuta egongo da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide