Espiritualtasunaren inguruko saioen bigarren hitzaldia eskainiko dute larunbatean, parrokian

Andoni Elduaien 2021ko api. 13a, 10:12
Peio Ospital abeslaria. (Argazkia: Mintzoak)

Peio Ospital, Luzia Albero eta Unai Oñederra izango dira larunbatean, parrokian. Elizan bertan zein parrokiaren Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango da solasaldia.

Datorren larunbaterako, apirilak 17, espiritualtasunaren inguruko saioen bigarren hitzaldia antolatu du Azkoitiko Parrokiak. Peio Ospital abeslaria, Luzia Albero Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Unai Oñederra sindikalista elkartuko dira parrokian, 10:15ean. Hitzaldiak ordu eta erdi irautea aurreikusi dute parrokiako kideek.

Espiritualtasuna nola bizi duten eta etorkizuneko kristautasuna nola irudikatzen duten azalduko dute hiru hizlariek Azkoitian. Hitzaldia jarraitzera parrokiara joan ahal izango dute herritarrek, baina Azkoitiko parrokiko taldearen Youtubeko kanalean ere zuzenean eskainiko dute saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide