Turismoari dagokionez, nolakoa izan da Aste Santua eskualdean?

Erlo Telebista 2021ko api. 11a, 16:03

Aste Santuko oporrak bereziak izan dira aurtengoan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak tarteko, ezin izan dute Arabatik Bizkaitik eta Gipuzkoatik atera hiru lurralde horietako biztanleek. Hori horrela, barneko turismoa indartu da, eta bertako txokoak ezagutzera jo dute gehienek. Aste Santua nolakoa izan den xehetasunez jakiteko, turismo arloan lan egiten duten eskualdeko hainbat pertsonarekin hitz egin du Erlo Telebistak. Besteak beste, Loiolako turismo bulegoko Oihana Aranbarrik bere esperientzia azaldu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide