Udaltzaingoak ohartarazi du Gipuzkoako Urak ez dela ari uraren azterketak egiten

Ihintza Elustondo 2021ko api. 8a, 14:58
(Argazkia: Pixabay)

Enpresa bat herriko etxeetara deika ari da, uraren azterketa egin behar dutela-eta herritarrei datuak eskatuz. Azterketa horiek egiteko eskumena Gipuzkoako Urakek du, baina erakunde hori ez da deiak egiten ari dena.

Hainbat herritarren testigantzen arabera, enpresa bat herriko etxeetara deika ari da uraren azterketa egin behar duela argudiatuz. Dei horietan, datu pertsonalak eskatzen dizkiete herritarrei eta etxean noiz egongo diren galdetzen diete. Udaltzaingoak hainbat dei jaso ditu gertaeren berri emanez, eta egoera aztertu ostean, ohartarazi du Gipuzkoako Urak –azterketak egiteko eskumena duen erakundea– ez dela egun hauetan uraren azterketak egiten ari. Deiak egiten dituen enpresa zer helbururekin jokatzen ari den aztertzen ari da Udaltzaingoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide