'Nomadland' eta 'Tom eta Jerry' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Ihintza Elustondo 2021ko api. 7a, 08:30
'Nomadland' filmeko irudi bat. (Argazkia: premiososcar.net)

Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da Nomadland, 19:00etan hasita. Tom eta Jerry, berriz, igandean emango dute, 16:30ean.

Asteburuan, Nomadland eta Tom eta Jerry filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Nomadland filma ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute; emanaldi guztiak 19:00etan izango dira. Haurrei zuzendutako Tom eta Jerry, bestalde, igandean izango da ikusgai, 16:30ean hasita. Hona hemen asteburuko filmen aurrerapen bideoak:

Nomadland filma:

Tom eta Jerry filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide