Maddi Oihenartek eta Jeremie Garatek girotu dute Matadeixe

Andoni Elduaien 2021ko mar. 29a, 18:10

Garat eta Oihenart, Matadeixen. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

Zuberotarrak Matadeixek oholtza gainera igo ziren, bertaratutakoen aurrean folk doinuak eskaintzeko.

Atzo, igandea, kontzertua eskaini zuten Maddi Oihenart abeslari eta Jeremie Garat musikari zuberotarrek Azkoitiko Matadeixen. 17:00etan hasi zen emanaldia eta hainbat lagun elkartu zen han folk giroko doinuak eta entzuteko.

Oihenart gaztetan hasi zen abesten. 1987. urtean, esaterako, Battitta Sobiet abeslariarekin Euskal Kantu Txapelketan parte hartu zuen barkoxtarrak. Hainbat tabernatan eta kantalditan aritu zen Oihenart, eta pixkanaka bestelako proiektuetan murgiltzen hasi zen hainbat euskal abeslarirekin. Folk musikaren arloan dihardu zuberotarrak, eta 2003an kaleratu zuen bere lehen diskoa: Ilhargi min. Harrezkero, beste hirulan argitaratu ditu Oihenartek: Hari biru, Baldi eta Doi. Olerkari lanak ere egiten ditu Oihenartek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide