Bizenta Mogel idazleari buruz hitz egin dute Helduen Eskolan

Andoni Elduaien 2021ko mar. 30a, 09:00
Mendizabal, solasaldian zehar. (Argazkiak: Helduen Eskola)

Emakume idazle frantses baten liburua irakurri berri dute Helduen Eskolan, eta lotura egiteko Bizenta Mogel idazle azkoitiarrari buruz hitz egin du Juan Bautista Mendizabal historialariak.

Azkoitiko Helduen Eskolan Juan Bautista Mendizabal historialariari azkoitiarraren bisita izan dute. Helduen Eskolan solasaldiak zein tertuliak egiten dituzte ostegunero; izan ere, emakume talde batek parte hartzen du ostegunetako saioetan.

Simone de Beauvoir idazle frantsesaren liburu bat irakurri berri du taldeak. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta irakurri dute liburua. Emakume idazleei lotura egiteko asmoz, Bizenta Mogel idazle azkoitiarrari buruz hitz egiteko tartea hartu nahi izan dute Helduen Eskolan.

Euskal Herrian liburu bat idatzi eta argitaratu zuen lehen emakumea izan zen Mogel, eta hari buruz hitz egiteko Juan Bautista Mendizabal historialariaren bisita izan dute eskolan. Era berean, emakumeak gerrate garaian eta beste mendeetan izandako paperaren inguruan ere aritu zen Mendizabal. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide