Segundo bategatik egin dio ihes Kantabriako Itzuliak Imanol Arizmendi txirrindulariari

Andoni Elduaien 2021ko mar. 29a, 09:00
Lehen etapa irabazi zuen Arizmendik Kantabrian. (Argazkia: utzitakoak)

Txirrindulari azkoitiarrak oso gertu izan du bigarren urtez jarraian elite eta master 30 mailako Kantabriako Itzulia irabaztea.

Imanol Arizmendik bigarren postua eskuratu du elite eta master 30 mailako Kantabriako Itzulian. Herenegun, larunbata, itzuliko lehen etapa irabazi zuen txirrindulari azkoitiarrak, baina atzo hogei segundoko atzerapenarekin sartu zen helmugara. Bigarren amaitu du Arizmendik Kantabriako Itzulia, Jose Manuel Jimenezen itzuliko irabazlegatik segundo batera. Hala eta guztiz ere, azkoitiarrak probako erregulartasunaren saria irabazi du.

Lehen etapan, 99 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten txirrindulariek. Arizmendik bi ordu, 25 minutu eta 37 segundoko denbora egin zuen; 10 segundora sartu zen bigarren sailkatua eta 11 segundora ondorengo txirrindulariak. Atzo, igandea, jokatu zuten bigarren etapa. 95,4 kilometroko etapa izan zen, eta Arizmendik bederatzigarren postuan amaitu zuen lasterketa, etapako garaileagatik hogei segundora.

Txirrindulari azkoitiarrak irabazi egin zuen iaz Kantabriako Itzulia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide