Arropa bilketari ekin dio Azkoitiko Caritasek

Andoni Elduaien 2021ko mar. 27a, 11:00

Era askotako arropa eskatu du Caritasek, eta horiek Aingeru kalean duen arropategian uzteko eskatu du elkarteak.

Caritas arropa bilketarekin hasi da. Aingeru kaleko 32. zenbakian Caritasek duen arropategian utzi beharko da arropa, asteazkenetan eta ostiraletan, 17:30etik 19:00etara bitartean.

Azkoitiko Caritaseko kideek azaldu dutenez, arropa jasotzen hasiko dira "pandemiak pertsona zaurgarrien egoera kaskarra inoiz baino ageriago" utzi duelako. "Ezinbestekoa da, gauden egora kontuan hartuta, arropa garbituta eta erabiltzeko moduan egotea", azaldu dute. Halere, jakinarazi dute jasotako arropa guztia ozonoarekin desinfektatuko dutela. 

Caritasek hainbat arropa eskatu ditu. Besteak beste, neska-mutilentzako txamarrak, kirol-jertseak, txandalak eta galtza elastikoak edo mailak, galtzak, pijamak eta kirol oinetakoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide