Sare Herritarrak presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratze deialdia egin du ostiralerako

Andoni Elduaien 2021ko mar. 24a, 08:31
Otsaileko azken ostiraleko elkarretaratzea. (Argazkia: Sare Herritarra)

Azkoitiko Sare Herritarrak ostiraleko 19:30erako egin du elkarretaratze deialdia.

Azkoitiko Sare Herritarrak etzirako, martxoak 26, jarri du hitzordua martxoko azken ostiraleko elkarretaratzea egiteko. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide