Maddi Oihenartek kontzertua emango du igandean, Matadeixen

Andoni Elduaien 2021ko mar. 23a, 13:42
Maddi Oihenart. (Argazkia: EKE)

Igandean 17:00etan hasiko da abeslariaren emanaldia Matadeixen, eta sarrerak aldez aurretik erosi beharko da Matadero Ekintzak taldearekin harremanetan jarrita.

Maddi Oihenartek kontzertua eskainiko du datorren igandean, martxoak 28, Azkoitiko Matadeixen. 17:00etan hasiko da abeslari zuberotarraren emanaldia, eta Jeremi Garat musikaria izango du alboan. Matadero Ekintzak taldeak jakinarazi duenez, emanaldirako sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira mataderoekintzak@gmail.com e-postara idatzita; sarrerak 7 euroan salduko dituzte.

Oihenart gaztetan hasi zen abesten. 1987. urtean, esaterako, Battitta Sobiet abeslariarekin Euskal Kantu Txapelketan parte hartu zuen barkoxtarrak. Hainbat tabernatan eta kantalditan aritu zen Oihenart, eta pixkanaka bestelako proiektuetan murgiltzen hasi zen hainbat euskal abeslarirekin. Folk musikaren arloan dihardu zuberotarrak, eta 2003an kaleratu zuen bere lehen diskoa: Ilhargi min. Harrezkero, beste hirulan argitaratu ditu Oihenartek: Hari biru, Baldi eta Doi. Olerkari lanak ere egiten ditu Oihenartek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide