Ordua aldatuko da igande goizaldean

Andoni Elduaien 2021ko mar. 25a, 08:30

Udaberriari hasiera emateko eta udako ordutegiarekin hastearren, erlojua ordubete aurreratu beharko da datorren igandean.

Igande goizaldean ordua aldatu beharko da, ordularia udako ordutegira moldatzeko. Igandean ordubete aurreratuko da erlojua, eta 02:00etan 03:00ak izango dira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra ordubete atzeratuko dira, eguna beranduago argituz eta beranduago ilunduz. Igandean, beraz, nahierarako ordubete gutxiago izango dute herritarrek; agintariek 22:00etatik 06:00etara ezarritako etxeratze aginduak ere motzagoa izan beharko du ezinbestean.

2001ean, Europar Batasunak nahitaezko ordu-aldaketa ezarri zien estatu kideei, energia aurrezteko helburuarekin. Duela bi urte, aldiz, neurria kentzen saiatu ziren, baina akordioetara iristea ezinezkoa izan denez, aurtengo urtera atzeratu zuten erabakia. Adituek ez dute lortzen adostasunik ordu aldaketekin jarraitu edo ez erabakitzeko, eta beraz, egun urtero egiten diren bi ordu aldaketekin segitu beharko dela aurreikusten dute adituek.

Neguko ordu aldaketa, bestalde urriaren 30etik 31rako gauean izango da, eta orduan 03:00etan 02:00etara atzeratu beharko da ordularia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide