'Kranston Ikastetxea' eta 'Minari' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko mar. 24a, 08:30
'Historia de mi familia' filmeko irudi bat. (Argazkia: sensacine.com)

Asteburuko filmak igandean eta astelehenean eskainiko dituzte antzokian. Larunbatean, Julen Alonsok 'Sutan dantzan' lana aurkeztuko du.

Asteburuan, Kranston Ikastetxea: munstroen eskola eta Minari. Historia de mi familia filmak eskainiko dituzte, Baztartxo antzokian. Larunbatean, ostera, Julen Alonso musikari oriotarrak Sutan dantzan diskoa aurkeztuko du Oinkari dantza taldearekin batera, eta hori horrela izanik, ez dute filmik emango zapatuan Baztartxon.

Kranston Ikastetxea: munstroen eskola haurrentzako filma igandean 16:30ean emango dute. Aldiz, Historia de mi familia filma igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan hasiko da. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Kranston Ikastetxea: munstroen eskola filma:

Historia de mi familia filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide