Aberri Eguna antolatzeko batzar irekia deitu dute ostiralerako

Andoni Elduaien 2021ko mar. 16a, 12:57

Apirilaren 4rako ideiak biltzeko asmoz, ostiralean Elkarguneko Oteiza aretoan egingo dute batzarra, 11:00etan hasita.

Zenbait azkoitiarrek bat egin dute Euskal Herria Batera herri egitasmoak Aberri Egunerako egindako deialdiarekin, eta Aberri Eguna antolatzeko batzar irekia deitu dute datorren ostiralerako, martxoak 19. Elkarguneko Oteiza aretoan egingo dute batzarra, 11:00etan hasita.

Batzarraren deitzaileek azaldu dutenez, bileraren helburua da apirilaren 4an ospatuko den Aberri Egunerako ekimena edo ekitaldia herritar ororen ideiekin eta lanarekin antolatzea. Herritarrei batzarrean parte hartzeko deia egin diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide