Azkoitiari lotutako bi mural ikusgarri, Udane Juaristi eta Gorka Larrañaga artisten eskutik

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2021ko mar. 14a, 13:35

Azkoitiko sarreran edo Azkoitiko irteeran, Zumarraga aldera joateko biribilgunean edo Urretxutik Azkoitira sartzeko errotondan, bi mural berri ikus daitezke. Eta ez edonolako muralak. Irudi ikusgarriak sortu berri dituzte Udane Juaristi eta Gorka Larrañaga artista azkoitiarrek, eta horiek gertutik ikustera nahiz proiektuaren inguruko xehetasunak ezagutzera hurbildu gara bertara, eta Juaristirekin eta Larrañagarekin aritu gara solasean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide