Hainbat gazte asanbladaren esperientziak ezagutu eta piano kontzertuaz gozatu dute Matadeixen

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 13a, 13:26

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, Azpeitiko, Zestoako eta Zarauzko gazte asanbladetako kideen mahai-ingurua izan da gaur goizean Matadeixen. Horren ostean, Nestorren piano kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. 

Azpeitiko, Zestoako eta Zarauzko gazte asanbladetako kideek mahai-ingurua eskaini dute gaur goizean Matadeixen, Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatutako hitzorduan. 11:30ean hasita, eskualdeko hiru herrietako gazteek beren esperientziak izan dituzte hizpide, Azkoitiko Gazte Asanbladako kideek egindako galderei erantzun bitartean. Herri bakoitzeko bi lagunek hartu dute hitza, eta haien herrietako Gaztetxeetan zein asanbladaden ibilbidea errepasatu dute, baita egungo egoeraz nahiz erronkez solastu ere. 

Mahai-ingurua amaitzean, Nestor azkoitiarrak eskainitako piano kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute hitzaldira bertaratu direnek. Hasiera batean bazkaria egitekoak baziren ere, otordua bertan behera utzi eta musikaz goxotu dute eguerdia. 

(Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide