Zakelmari

Lander Mujika, otsaileko Zakelmariren irabazlea

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 11a, 13:08

Auritz Mujika, sariarekin.

Otsaileko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 41. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Lander Mujikak irabazi du Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko txekea. Auritz Mujikak jaso zuen saria, berak aurkitu baitzuen Zakelmari. Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna martxoaren 18a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide