Itaiak asistentzia lanak eta emakume langileen zapalkuntzak izan ditu hizpide Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko mar. 7a, 12:30
Hainbat herritar joan da Itaiaren hitzaldia entzutera. (Anartz Izagirre)

Hainbat herritar joan da Elkargunera Itaiak eman duen hitzaldia entzutera. Martxoaren 8aren bueltako egitarauaren barruan antolatu dute gaurko saioa.

Itaiako kideak asistentzia lanez eta emakume langileen zapalkuntzez aritu dira hizketan, gaur, igandea, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izan den hitzaldian. Martxoaren 8aren bueltan antolatu duten egitarauaren barruko saioa izan da, eta hainbat herritar joan da hitzaldia entzutera.

Beste hainbat konturen artean, emakumeak lan mundura sartzean azaleratu ziren hainbat auzi eta gatazka izan dituzte hizpide solasaldian. Asistentzia lanen inguruan sakondu dute, eta horiek emakume langileen bizimoduan nola eragiten duten ere azaldu dute. Hainbat adibide jarri dituzte Itaiako kideek, baita Urola Erdiko hainbat datu mahagaineratu ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide