Azkoitia Lagunkoiak bat egin du zaintza lanak ikusarazteko Emakunderen kanpainarekin

Anartz Izagirre 2021ko mar. 4a, 10:10
Azkoitia Lagunkoiaren talde sustatzaileko kideak, Elkargunearen atarian. (Azkoitiko Udala)

Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna lelopean, kanpaina horren helburua da, besteak beste, gizarte osoaren artean lanak banatzearen beharra azpimarratzea.

Azkoitia Lagunkoiak bat egin du Emakunderen Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna kanpainarekin. Egitasmo horren helburuak zaintza lanak ikusaraztea, baloratzea eta gizarte osoaren artean lanak banatzearen beharra azpimarratzea dira; era berean, "ordaindutako eta ordaindu gabeak diren zaintza lanen banaketa justuagoa" aldarrikatu nahi da.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Azkoitia Lagunkoiaren talde sustatzaileak ere "zaintza lanak aintzat hartzeko, agerian jartzeko eta erantzukidetasunaren alde lan egiteko" eskatu zuen atzo, asteazkena, egindako hileroko bileraren ostean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide