Zein da 'makakorrue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 5a, 08:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'elkorra' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'makakorrue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Makakorrue hitza orrua edo buila esateko erabiltzen da Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Goxokixek ez nizkolako erosi, makakorroka jardun zun umiek etxien".
  • Euskara batuan: "Gozokiak ez nizkiolako erosi, orruak eginez jardun zuen haurrak etxean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide