Kalean da martxoko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 3a, 09:00

Kalean da martxoko Maxixatzen aldizkaria, 407. zenbakia, eta datozen egunotan hasiko dira bazkideei etxez etxe banatzen.

Kalean da Maxixatzenen 407. aldizkaria, eta laster hasiko gara bazkideei etxez etxe banatzen. Bertan hamaika gai berri jorratu ditu Maxixatzenek. Urtebete da pandemia gure bizitzetara iritsi zenetik, eta Maxixatzenek hori ekarri nahi izan du azalera. Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek:

  • Naia Arrizabalaga bertsolariari egindako Hitz bitan elkarrizketa.
  • Amaia Garateren Izpiak eta hizkiak argazkiak.
  • Urtebete COVID-19arekin bizitzen erreportajea.
  • Ainhoa Aranbarriri elkarrizketa.
  • Jose Antonio Zulaikari Erretratua.
  • Angel Mari Arenasen Akordatzen?.
  • Azkoitiko azokaren Klik! argazki erreportajea.
  • Iritziak:
    • Gorka Zabaleta
    • Juan Ramon Alberdi
    • Rina Cabeza
    • Gorka Larrañagaren iritzi grafikoa
    • Amaia Artetxe eta Mirari Bastida
    • Maite Lopez Las Heras
    • Aitor Arruti
  • Plazan bazan jolasak.
  • Erniarraitz bertsozale elkarteko Onditz Alberdiren bertsoak.
Oharra: Zakelmari aurkitzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean hilean, Jausoroko Ogi-berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozketatuko du. Martxoaren 18rako bidali beharko da erantzuna.
 

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide