'Go!azen 7.0 kontzertua' eskainiko dute martxoaren 13an, Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko mar. 1a, 13:32
'Go!azen 7.0 kontzertua' saioko irudi bat. (Argazkia: Gluglu)

Bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitian: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai, Entradium plataforman. 

Martxoaren 13an, Go!azen 7.0 Kontzertua zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Baztartxo Antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte; lehen saioa 17:00etan hasiko da, eta bigarrena, 19:00etan. Sarrerak datorren ostegunean, hilak 4, 10:00etan jarriko dituzte saltzen Entradium plataforman; sei eurotan erosi ahalko da sarrera bakoitza.

Orain arte antzokietan sekula egin ez duten ikuskizun berri batekin etorriko dira aurten Go!azen telesaileko protagonistak Azkoitira: kontzertua. Azken denboraldi honetako sei aktore oholtza gainean arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Denboraldi berriko abestiak eta aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenak uztartuko dituzte Azkoitiko emanaldian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide