Zuzendaritza talde berria du Anaitasuna Mendi Bazkunak

Julene Frantzesena 2021ko mar. 1a, 10:50
Anaitasunak antolatutako txango bateko irudia.

Joan zen asteazkeneko batzarrean berritu zuten mendi elkartearen zuzendaritza taldea. Alaitz Oruesagastik, Leire Garatek, Igotz Epeldek eta Ander Puertasek hartu dute hamar urtez bazkuna gidatu duen taldearen lekukoa.

Anaitasuna Mendi Bazkunak zuzendaritza batzordea aldatzeko batzarra egin zuen joan zen asteazkenean. Hamar urtez elkartearen gidaritza izan duen taldeak kargua utzi du, eta lau kide berrik osatuko dute aurrerantzean zuzendaritza. Hain zuzen ere, Alaitz Oruesagasti, Leire Garate, Igotz Epelde eta Ander Puertas dira batzorde berrituko kideak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide