'K-baret' antzerki musikala Marea Urdinaren olatura batu da

Andoni Elduaien 2021ko ots. 27a, 14:50

Bigoterik Gabe antzerki taldeak asteburuko lehen emanaldia eskaini du gaur eguerdian, Baztartxo antzokian.

Marea Urdinaren olatuan murgildu da K-baret antzerki musikala gaur, larunbata. Astebururako prestatutako bi emankizunetako lehena eskaini du Bigoterik Gabe antzerki taldeak Baztartxo antzokian, eta jende ugari bildu da ikuskizunaz gozatzera. Bihar berriz ere 12:00etan hasiko da antzerkia, eta oraindik emanaldia zuzenean ikusteko azken sarrerak gelditzen dira Entradium plataforman

Bi emanaldiekin, Bigoterik Gabe antzerki taldeak Marea Urdina elkartearekin kolaboratuko du K-baret antzerki musikala eskainita; izan ere, sarrern bitartez lortutako irabazien zati bat Marea Urdina elkarteari emango dio antzerki taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide