Fagor Arrasateren 2020ko Hornitzaile Onenaren Saria jaso du Xubi enpresak

Andoni Elduaien 2021ko ots. 26a, 09:13
Xubi enpresako kideek saria jaso zuten unea. (Argazkia: Fagor Arrasate)

Doitasunezko engranajeen ekoizpenean dihardute Xubi enpresan, eta Fagorrek saritu egin du Azkoitiko enpresa.

Azkoitiko Xubi Engranajes enpresak Fagor Arrasatek emandako 2020ko Hornitzaile Onenaren Saria jaso du.  Hornitzaile onenaren aitorpena eginda, 2020. urtean Xubik lortutako "kalitatean bikaintasuna, entrega eta lehiakortasun-epeen betetze maila" aitortu nahi izan dizkio Fagor Arrasatek Azkoitiko enpresari. Fagor Arrasateren izenean Andoni Olabarriak eman zion saria Aitor Sudupe Xubi enpresako gerenteari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide