Andraz Kavas esloveniarra fitxatu du Juaristi ISBk

Andoni Elduaien 2021ko ots. 26a, 08:47

Andraz Kavas, Harding Bisons taldean. (Argazkia: hardingsports.com)

Denboraldia amaitu bitartean arituko da esloveniarra Iñaki Jimenez entrenatzailearen aginduetara.

Juaristi ISBk Andraz Kavas saskibaloi jokalari esloveniarra fitxatu du denboraldia amaitu bitartean. 29 urte beteko ditu aurten Kavasek, eta bi metro eta zortzi zentimetroko garaierarekin, hegal-pibot edo pibot postuan jokatu ohi du. Esloveniarraren fitxaketarekin, Manny Suarez pibot estatu batuarrak utzitako lekua beteko du Juaristi ISBk. Suarez eta ISB kontratua eteteko akordiora iritsi ziren, jokalari estatu batuarrak belaunean zituen arazoengatik.

Kavasek Zilarrezko LEB Ligan "eskarmentua" duela azaldu ISBk. Arkansasko (AEB) Harding unibertsitatearen Harding Bisons taldean jokatu zuen Kavasek 2012tik 2016ra bitartean. Rogaška Crystal Esloveniako taldean egin zuen hurrengo urtea, eta handik Caceres Ciudad de Baloncesto taldera (Extremadura, Espainia) egin zuen jauzia. 2017-2018 denboraldian, berriz, C.B. Agustinos Eras taldean (Gaztela eta Leon, Espainia) aritu zen esloveniarra.