'Hope' eta 'Sonic' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko ots. 24a, 08:14
'Hope' filmaren irudi bat.

Aste honetan ere ostiralean ez da film emanaldirik izango antzokian. Asteburuan, gainera, Marea Urdinaren aldeko 'K-baret' ikuskizuna eskainiko du Bigoterik Gabea antzerki taldeak.

Asteburuan Hope eta Sonic filmak ikusteko aukera egongo da Baztartxo antzokian. Hope helduentzako filma larunbatean, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan emango dute. Haurrentzako Sonic filma, berriz, igandean 16:30ean hasiko da.

Era berean, larunbatean eta igandean Bigoterik Gabea antzerki taldeak K-baret antzerki musikala eskainiko du Baztartxo antzokian, 12:00etan hasita. Sarrerak Entradium plataforman eskuratu daitezke, 5 euroren truke.

Hona hemen asteburuko bi filmen aurrerapen bideoak:

Hope filma

Sonic filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide